Kulturaren aldeko eguneroko lanean hauxe da gure
bide-erakuslea:
Izan
zirelako gara, garelako izango dira
Nire aitaren etxea defendituko dut
![]() |
BIZKAI aretoa |
Gure elkarteak ohiko
kultura du xedea, oro har, ikertu, aztertu, zaindu, sustatu eta zabaltzea, eta,
bereziki, euskal kultura eta euskal dantzak.
1964an
Sabin Egiguren Apraizek, Jose Fernandez Armiñanzas eta Josu Martinezekin batera,
euskal dantza tradizionaleko Gorantza hiri-giroko
taldea sortu zuen. Gerora Herrikoi izena
hartuko zuen eta beranduago BIZKAI euskal
dantzari taldea deitura hartu zuen.
Haren
helburuak euskal Kultura Tradizionalari buruzko azterlanak eta lanketa egitea
dira gero kalitate handiko ikuskizunak eskaini ahal izateko Dantza Tradizionalaren
benetakotasuna bermatuz.
Sabin
Egiguren Apraizek hasieratik Presidente eta Dantza-maisu
karguak ditu.
Hona hemen bere biografiari buruzko zenbait zertzelada:
—1940an jaio zen eta
hamar urte zituela lehen dantza-klaseak jasotzen hasi zen Bilboko OLAETA Balleten zuzendaria zen Bittor de
Olaeta Torrezuri irakaslearen eskutik.
—1959. Bilboko Bizi Nai euskal dantza taldean sartu zen.
—1962-VIII-12. Gernikan
(Bizkaia) Bizkaiko Aurresku Txapelketako lehen saria lortu zuen.
—1962. Begoña-Bilboko
Gaztedi taldean sartu zen. Sasoi
horretan talde hori Euskal Herriko hiru hiri-giroko talde onenen artekotzat
jotzen zuten.
—1962-63. Ariz-Basauriko
Edurre euskal dantza-taldeko
zuzendaritzak deitu egin zion taldea Dantza-maisu
gisa zuzentzeko.
—1963-VII-25. Euskal Herriko Aurresku Txapelketan lehen
saria lortu zuen Getxon (Bizkaia).
—1963. Garaiko
folklorea ikasten hasi zen Santos Oregi Etxebarriaren zuzendaritzapean, zeina Garaiko ezpatadantzarien Dantza-maisu
baitzen, Garaiko dantzari zahar izugarri ezagunak ziren Balendin Negugogor
Agirrebeitia «Prantxo zaharra»-rekin eta Juan Oarbeaskoa Sarriugarterekin.
Era
berean, Durango Merindadeko beste Dantza-maisu handi batzuekin harremanetan
jarri zen, hala nola, Berrizko Serafin Amezua Usaolarekin. Azken hori «Patxiko»-en
dinastia ezagunaren azken ordezkaria zen, txistulari eta Dantza-maisuen bost
belaunaldiren ondoren. Azken garaietako Dantza-maisurik hoberentzat jotzen dute.
Horiekin
guztiekin Dantzari-dantza eta Soka-dantza ikasi zituen beren Erregelak, Aurresku eta Atzesku-arekin,
Berrizko aldaerarekin bat.
Lanean
jarraitu zuen Abadiñoko aldaera ikasiz. Horretarako, irakasle gisa, Abadiñokoak
ziren Anjel eta Sabin Azkarate Etxeandia txistulari eta Dantza-maisuak izan
zituen.
Goian
adierazitako Dantza-maisuei Durango Merindadeko beste dantzari-zahar batzuk erantsi beharko litzaizkieke eta Euskal Herriko
gainerako folkloreari dagokionez baita beste Dantza-maisu asko ere.
Horien
artean, honako hauek gogoratzen ditugu: Alozeko Pierra Elizabe; Iruriko Pierra
Bordazarre, «Etxahun-Iruri»; Lakarriko Pierra Ager Gat eta Atharratzeko Camille
Laborde, guztiak Zuberoakoak; Arrangoitzeko (Lapurdi) Betti Betelu; Berastegiko
Cruz Etxeberria Aristegi eta Donostiako Iñaki Gordejuela Manterola, Gipuzkoakoak;
Baztan Haraneko Arizkun herriko Maurixio Elizalde Etxeberria, Xabier eta Patxi
Larralde; Leitzako Anjel Alduntzin Kanflankan eta Luzaideko Patxi Arrikaberri
Kamino, guztiak Nafarroa Garaikoak.
Eta,
horrela, berrogei baino gehiago, baina zerrenda ez luzatzearren ez ditugu
guztien izenak emango.
—1963-64. Larunbat
arratsalde eta igande goiz guztietan Laukariz-Mungiara (Bizkaia) joaten zen, bertako gazteek euskal Dantza Tradizionala irakats ziezaien egindako deiari
erantzunez.
—1964-IX-29. Aurresku Lehiaketan lehen saria lortu
zuen Oñatin (Gipuzkoa). Lehiaketa horretara Gipuzkoako aurreskulari onenak
aurkeztu ziren.
—1964. Parisera bidaiatu
zuen egoitza hiri horretan zuen Ballets
et Choeurs Basques ETORKI Konpainia profesionaleko Zuzendari Philipe
Oihanburuk gonbidatuta, sei egunez bere ikuskizun berrian aritzeko «Theatre
Champs Elyssées» izeneko antzokian.
—1965-IX-7. Lehen saria
lortu zuen Elorrion (Bizkaia) egindako Aurresku
Lehiaketan.
![]() |
Sabin Egiguren Apraiz Elorrioko Aurresku Lehiaketan |
—1965-66. Larunbat
arratsalde eta igande goiz guztietan Ariatza-Muxikara (Bizkaia) joaten zen, bertako gazteek euskal Dantza Tradizionala irakats ziezaien egindako deiari
erantzunez.
—1967. Durango
Merindadean zenbait urtetan lanean eta ikertzen aritu ostean eta Merindade
horretako maisu zaharren eskutik urrats
eta koreografiak ikasi eta gero, Dantzari
Dantza izen generikoarekin ezagutzen den dantza-ziklo osoa jaso zuen (hamar
dantza, Garaiko aldaera). Izan ere, lehen aldiz, hiri-giroko taldea zen Gorantzak dantza-ziklo hori oso-osorik
jendaurrean aurkezteko konpromisoa hartu zuen, Durango Merindadean belaunaldiz
belaunaldi eta egun egiten den bezala.
Era
berean, Dantzari Dantzarekin lotutako
koplak jasotzeko lana burutu zuen, eta kopuru handia biltzea lortu zuen.
Halaber, Soka-Dantza ere aurkeztu zuen Erregelak ere barne hartuz.
—1967. Dantzarien
elkarte bat sortzeko lanei ekin zien eta gero ideia hori Euskal Herriko beste
herrialdeetara hedatu zen.
1968an, Gorantza taldearen lokaletan berak
deitutako bilera bat aprobetxatuz (Francoren sasoiari buruz ari gara),
bertaratu zirenei (ehun bat lagun eta guztiak Bizkaiko hiri giroko dantza-talde
ezberdinetakoak) honako hau adierazi zien: beharrezkoa zela dantzarien elkarte
batean biltzea euskal dantza-taldeen interes kulturalen alde lan egiteko, bai
eta beren arazoak konpontzen saiatzeko ere. Ideia horrek berehala izan zuen
arrakasta bizkaitarren artean eta Gipuzkoako dantza-talde batzuen artean, hala
nola, Eskoriatzako Gorozarri eta
Mutrikuko Goizeko izarra taldeen
artean. Horiek guztiek beharrizan handia zuten batasuna eta ahalegin erkidea
egon zedin beren jarduera kulturalak aurrera eramateko. Urte horretan bertan
lantalde bat biltzea lortu zuen, horien artean: Luis Mari Ansotegi, Iñaki
Irigoien eta Jose Javier Abasolo. Horrela, pixkanaka pixkanaka, Bizkaian gaur
egun Euskal Dantzarien Biltzarra
(EDB) denaren egitura zedarritzen joan zen. Zuzendaritza Batzorde horrek (legez
ezarrita ez bazegoen ere) Bizkaiko Dantzarien Elkartea deitu zuen eta Sabin
Egiguren Apraiz bertako presidentea izan zen.
—1969-VII. Garai-Durangoko
Merindadean (Bizkaia) egindako Bizkaiko
IV. Aurresku Txapelketan (Erregelak) lehen saria lortu zuen. Garaikurra: Bizkaiko
Foru Aldundia
—1969. Sarara joan
zen Ballets et Choeurs Basques ETORKI-ko
zuzendariak egindako gonbidapenari erantzunez, konpainia horrekin Europako
herri ezberdinetatik lau hilabeteko bira egiteko.
—1972. Euskal Herriko Lehen Dantza Agerketa Nagusia.
Basauri (Bizkaia) delakoa sortu eta zuzendu zuen. Folklore erakustaldia zen,
mota horretako bakarra eta Euskal Herrian lehen aldiz aurkeztu zen. Erakustaldi
horretan bakarrik bertako taldeek hartzen dute parte. Euskal Herriko herri eta
hiri askotarako eredu izan da. Data horretatik aurrera folklore-erakustaldi
mota hori euskal geografía osoan zehar zabaldu zen.
—1973. Euskal Herriko II. Dantza Agerketa Nagusia
antolatu eta zuzendu zuen. Basauri (Bizkaia).
—1973. Bi urteko
lanaren ondoren eta lehen aldiz Euskal Herrian, berak zuzentzen zuen Herrikoi
taldearekin eta 55 dantzarirekin, Lantzeko
Ijotiak (Lantzeko Ihauteria) (Nafarroa Garaia) muntatu zuen eta bost bat
mila lagunen aurrean aurkeztu zuen Euskal
Herriko II. Dantza Agerketa Nagusian. Agerraldi hori Espainiako TBk grabatu
zuen eta zirrara handia eragin zuen.
—1974. Euskal Herriko III. Dantza Agerketa Nagusia
antolatu eta zuzendu zuen. Basauri (Bizkaia).
—1975. Euskal Herriko IV. Dantza Agerketa Nagusia
antolatu eta zuzendu zuen. Basauri (Bizkaia).
—1975. Euskal jazkeraren I. erakusketa antolatu
eta zuzendu zuen. Basauri (Bizkaia). (Euskal janzkerari buruzko lehen
erakusketa)
—1976. Euskal Herriko V. Dantza Agerketa Nagusia
antolatu eta zuzendu zuen. Basauri (Bizkaia).
—1976. BERTSOLARIAK antolatu eta zuzendu zuen.
Basauri (Bizkaia). (Euskal Herriko zazpi lurralde historikoetako bertsolarien
jaialdia).
—1977. Euskal
Herriko VI. Dantza Agerketa Nagusia antolatu eta zuzendu zuen.
Basauri (Bizkaia).
—1977. BERTSOLARIAK antolatu eta zuzendu zuen.
Basauri (Bizkaia). (Euskal Herriko zazpi lurralde historikoetako bertsolarien
jaialdia).
—1978. Euskal Herriko VII. Dantza Agerketa Nagusia
antolatu eta zuzendu zuen. Basauri (Bizkaia).
—1978. BERTSOLARIAK antolatu eta zuzendu zuen.
Basauri (Bizkaia). (Euskal Herriko zazpi lurralde historikoetako bertsolarien
jaialdia).
—1978. Euskal musika-tresna eta dantza
tradizionalen jaialdia antolatu eta zuzendu zuen. Bilbao (Bizkaia). (Erakarpen
Parkea-abuztua).
—1979. Euskal Herriko VIII. Dantza Agerketa Nagusia
antolatu eta zuzendu zuen. Basauri (Bizkaia).
—1979. BIZKAI. Euskal Dantza Tradizionaleko Eskolan
euskal dantza tradizionaleko lehen ikastaroa zuzendu zuen. Gaur egun urteroko XXXIX.
Ikastaroa ematen ari da.
—1980. Folklor Eguna antolatu eta zuzendu zuen.
Basauri (Bizkaia).
—1980. I. Folklor Eguna antolatu eta zuzendu
zuen. Bilbao (Bizkaia).
—1981. Euskal Herriko IX. Dantza Agerketa Nagusia
antolatu eta zuzendu zuen. Basauri (Bizkaia) («Etxahun-Iruri»-ri omenaldia).
—1981. «Etxahun-Iruri» eta Zuberoa erakusketa
antolatu eta zuzendu zuen. Basauri (Bizkaia). (Zuberoako Kultura Tradizionalari
buruzko Erakusketa. Ekainaren 14tik 20ra bitartean).
—1987. Urriaren
26tik azaroaren 1era. Balendin Enbeita Goiria bertsolari ezagunaren aldeko
omenaldiaren antolaketa zuzendu zuen (Balendin
Enbeitari Omenaldia). Omenaldi hori Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko
Udalaren babesarekin egin zen.
—1988. Bilbao. Abuztuan,
Arriaga Antzokiaren zuzendari Luis Iturriren eskariz, Euskal Herriaren Tradiziozko Kulturaren Lehenengo Erakustaldiari
zegokion hamar saioko egitaraua prestatu zuen. Erakustaldia aipatutako
antzokian aurkeztu zen eta saio bakoitzak bi orduko iraupena izan zuen.
—2000. Ekainaren 17a.
Zorionak Bilbao! Bilbo Hiria sortu
zeneko 700. urteurrena ospatzen zela eta, ikuskizun ezberdinak antolatu ziren
eta guztira zazpi orduko iraupena izan zuten.
Sabin
Egiguren Apraizek, Bilboko Udalaren eta Arriaga Antzokiko zuzendaritzaren
eskariz, Udaletxearen aurrean egin zen Dantza Tradizionaleko ikuskizuna
antolatu eta zuzentzeko ardura hartu zuen. Bizkaiko
Agurra jarri zioten izen gisa eta berrogeita bost minutuko iraupena izan
zuen.
—2000. Urriaren 7a.
Lehen aldiz BILBO DANTZAN. BIZKAI
elkartearen euskal erromeria egin zen. BIZKAI
euskal folklor elkartearen egitasmo enblematikoa da eta Sabin Egigurenek, Bilboko Udalaren
babesarekin, martxan jartzea lortu zuen.
Urtean
zortzi hilabetean zehar egiten zen, hil bakoitzaren lehen larunbatetan, Bilboko
Areatzan, 17.30etik gaueko 21.30 arte.
BILBO DANTZAN jarduera folkloriko bezala bere motako bakarra
bihurtu zen. Euskal geografian ez dago gunerik, ez hiri ez herrixka, non jendeak
oro har gure Dantza Tradizionala dantzatzen hainbeste denbora ematen duen,
benetako dantza tradizionalen egitarau batekin.
Era
berean, esan beharra dago handik gutxira ekimen hori beste toki batzuetara
hedatzen hasi zela.
Urte
horretatik eta 2006 arte etenaldirik gabe burutu zen. Gero, 2008an berriz hasi
zen egiten baina urtean edizio gutxiagorekin eta 2012an azkenekoa egin zen.
—2006. Uztaila. Lanean
hasi zen dokumental bat DVD euskarrian egiteko Berrizko Folklorea. Dantzari-dantza
eta Soka-dantza izenburuarekin, zeina azkenik 2007an editatu baitzen.
—2009. Algorta-Getxon
egoitza duen BIZKAI GETXO elkartea
sortu zuen. Horren estatutuak 2009ko uztailaren 8an legeztatu ziren eta 2009ko
irailaren 16an Getxoko Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta geratu zen.
2009ko urriaren 20an euskal Dantza Tradizionaleko lehen ikastaroari
hasiera eman zitzaion.
—2010. Miguel Angel
Sagaseta Ariztegiren Luzaideko ddantzak
lanaren fotokonposizio eta digitalizazio lana amaitu zuen. Lanak 888 orrialde
ditu. Dantza-Jauziak izeneko
dantza-zikloari buruzko ikerketa-lana da. Gaur arte folkloreari buruz sekula
argitaratu den garrantzi handieneko lantzat jotzen da.
—2014. Abenduaren
14a. Nafarroa Garaiko Euskal Dantzarien
Biltzarrak antolatutako hitzaldi sorta. Sabin Egiguren Apraizek egun
horretan parte hartu zuen «Bizitza euskal Dantza Tradizionalari eskainia»
izenburupean.
—2015. Azaroaren
14a. Herri Musikaren 14. Jardunaldiak.
Mintegia Dantza plaza. Sabin Egiguren Apraizek honako honi buruz hitz egin
zuen: «Zergatik eta noiz sortu zen BILBO DANTZAN. BIZKAI elkartearen euskal erromeria».
Euskal Dantza Tradizionalaren urrats
eta koreografiak eta Folklore erakustaldiak s/8 zineman eta bideoan jasotzea.
1972tik gaur arte.
Sabin
Egigurenek lan horri 1972an ekin zion, lehenik s/8 zinemarekin, ondoren VHS
bideoan, oso denbora laburrez, jarraian U-Matic ¾” sistema profesionalean
grabatzen hasi zen eta 2000. urtetik aurrera DVCAM ½” sistema digitaleko
bideoan.
BIZKAI euskal dantzari taldeak sari
ezberdinak lortu zituen, eta horien artean honako hauek nabarmentzen ditugu:
1966-VIII-7
Dantzari-dantza (Banango) Lehiaketa
Gasteiz (Araba)
Antolatzailea:
Oldarki
Lehen Saria
1968
Euskal dantzen IX.
Lehiaketa
Erandio (Bizkaia)
Antolatzailea:
Sdad. Ibaimendi artea, OAR
1969
Dantzari-dantza (Launango) Lehiaketa
Leioa (Bizkaia)
Antolatzailea: Leioako
Udaleko Kultura Batzordea
1970-X-4
Bizkaiko Soka-dantza Txapelketa
Iurreta-Durango Merindadea
(Bizkaia)
Antolatzailea: Durango
Merindadeko Gerediaga Elkartea eta Euskal Herriko Dantzarien Elkartea.
Lehen saria
aurkeztutako jantziei.
Sasoi
horretan BIZKAI dantzari taldea hiri-giroko
talde bakarra zen, hau da, Durango Merindadekoa izan ez baina Durangaldekoak
bertakoak ziren taldeekin lehiaketa horietara aurkezten zen bakarra.
![]() |
HERRIKOI dantza taldea Berrizko San Pedro txikin |
1971-VII-11
Bizkaiko Soka-Dantza Sariketa
Zaldibar. Durango
Merindadea (Bizkaia)
Antolatzailea: Durango
Merindadeko Gerediaga Elkartea eta Euskal Herriko Dantzarien Elkartea.
Lehen saria. (Soka-dantza)
Lehen saria. (Atzesku-Erregelak)
Lehen
aldiz eta gaur egun arte sekula gertatu ez bezala, Durango Merindadekoa ez zen
euskal dantza-talde batek Soka-dantza
Txapelketa irabazi zuen eta, horrez gain, Atzeskuari
dagokionez lehen saria lortu zuen.
Halaber,
folklore jaialdi ugaritan hartu zuen parte eta horien artean hurrengo hauek
nabarmendu ditzakegu:
1971-X-9/17
Bizkaiko Baserri Azoka (Bizkaiko Lehen Nekazaritza
Azoka)
Donibane-Lohizuneko
(Lapurdi) Festival des sept Provinces jaialdia,
zenbait urtez. Hara BIZKAI euskal
dantzari taldea Bizkaiaren ordezkari gisa joaten zen.
1972. Euskal Herriko Lehen Agerketa Nagusia.
Basauri (Bizkaia)
1973. Euskal Herriko II. Agerketa Nagusia.
Basauri (Bizkaia)
1974. Euskal Herriko III. Agerketa Nagusia. Basauri
(Bizkaia)
Dantza
tradizionaleko erakustaldia, zeinean bakarrik bertako taldeek parte hartzen
zuten hiri-giroko hurrengo talde hauek izan ezik: Donostiako (Gipuzkoa) ARGIA 1972an; Iruñako (Nafarroa Garaia) IRUÑA taldea 1978an eta Bilboko
(Bizkaia) BIZKAI euskal dantzari taldea
jada aipatutako hiru urte horietan.
Erakustaldian
parte hartzeko, hiri giroko hiru talde horiek, aldez aurretik, frogatu behar
izan zuten beren ikuskizunetan aipatutako Jaialdian eta 1981 arte eskatzen
ziren arauak betetzen zituztela, hau da, jendaurrean benetako euskal folklorea berme
guztiekin erakutsiko zutela.
1974-VII-7
VIII. Ezpatadantzari Eguna. Amezuatarren oroimenez
Ereña auzoa. Berriz
(Bizkaia)
1976-VIII-22
Herriko bestak. Atharratze (Zuberoa)
BIZKAI euskal dantzari taldeak Xibandriak
aurkeztu zuen. Dantza-Jauzi hori,
Etxahun-Iruri eta Ager Gat-Arane dantza-maisu garrantzitsuekin
ikasitakoa zen dantza-jauziei buruzko
lanaren barruan eta Zuberoako aldaeraren baitan.
Zuberoan
aurkezpen hori egin eta gero, Frantziako prentsak nabarmendu zuen Bilboko
dantzari-talde batek dantza-jauzi luze
hau dantzatu izana Zuberoan jada duela berrogeita hamar urte dantzatzen ez zela
kontuan hartuta.
1977-VII-24
Pierra-Bordazarre. Etxahun-Iruriri omenaldia
Atharratze (Zuberoa)
1978
Debako Euskal jaia
1976an, taldearen baitan
zenbait eragozpen sortzen hasi ziren, bai kide batzuk ezin zirelako
dantza-klaseetara joan, bai eta egoera ekonomiko izugarri zailagatik ere.
![]() |
HERRIKOI dantza taldea Lantzeko Ijotia antzezten Iborri-Muxikan. Bizkaia |
Dantza-talde bati
eusteak eskatzen zuen lanari ezin aurre eginda, Sabin Egiguren Apraizek
proposatutako jarduera berriari ekin zitzaion.
Urte horretantxe, BIZKAI euskal folklor elkartearen baitan
Euskal Herriko dantza tradizionaleko lehen Dantza
Eskola jaio zen, hau da, BIZKAI.
Euskal Dantza Tradizionaleko Eskola eta horren lehen ikastaroa 1979an
burutu zen.
En nuestro trabajo cultural diario esto es lo que nos guía:
Somos porque fueron, serán porque somos
Defenderé la casa de mi padre
Somos una
entidad de investigación y estudio, conservación, fomento y divulgación de la
Cultura Tradicional en general, pero incidiendo de una manera notable y
destacada en la cultura vasca y, dentro de ella, en la Danza y el Baile.
En 1964
Sabin Egiguren Apraiz junto con José Fernández Armiñanzas y Josu Martínez,
funda el grupo urbano de Danza Tradicional vasca Gorantza, que posteriormente se llamaría Herrikoi y más tarde, BIZKAI euskal
dantzari taldea.
Sus
objetivos son estudiar y trabajar sobre la Cultura Tradicional vasca, para
después poder ofrecer unos espectáculos con mayor calidad y garantía de
autenticidad de la Danza Tradicional.
Sabin
Egiguren Apraiz desde el inicio ocupa el cargo de Presidente y Dantza-maisu.
Incluimos
aquí algunas pinceladas de su biografía:
—Nace en 1940 y a la edad de diez años recibe las primeras clases de
baile del profesor Bittor de Olaeta Torrezuri, Director de Ballets OLAETA, de Bilbao.
—1959. Ingresa
en el grupo de danza vasca Bizi Nai de
Bilbao.
—1962-VIII-12. Consigue el Primer Premio en Bizkaiko Aurresku Txapelketa en Gernika-Bizkaia.
Organiza: Comisión de fiestas
—1962. Ingresa en Gaztedi
de Begoña-Bilbao, considerado en aquel entonces como uno de los tres mejores
grupos urbanos de Euskal Herria.
—1962-63. La Dirección del grupo de danza vasca Edurre de Ariz-Basauri le llama para que
dirija el grupo como Dantza-maisu.
—1963-VII-25. Consigue el Primer premio en Euskal Herriko Aurresku Txapelketa en Getxo-Bizkaia. Organiza:
Sociedad Itsas Argia.
—1963. Inicia el aprendizaje del Folklore de Garai bajo la
dirección de Santos Oregi Etxebarria, Dantza-maisu
entonces del Grupo de ezpatadantzaris de Garai, Balendin Negugogor Agirrebeitia
“Prantxo zaharra” y Juan Oarbeaskoa Sarriugarte, ambos famosísimos dantzari-zaharrak de Garai.
A su vez
inicia contactos con otros grandes Dantza-maisus de la Merindad de Durango,
como, por ejemplo, Serafín Amezua Usaola, de Berriz. El último de la famosa
dinastía de los “Patxikos”, con cinco generaciones de txistularis y
Dantza-maisus; Alejandro Aldekoa Aranburu, de Berriz. Considerado éste el mejor
Dantza-maisu de los últimos tiempos.
Con él
inicia el aprendizaje de la Dantzari-dantza
y Soka-dantza, con sus Erregelak, Aurresku y Atzesku, en su
variante de Berriz.
Continúa
el trabajo con la variante de Abadino. Teniendo como Dantza-maisus a Anjel y
Sabin Azkarate Etxeandia, txistularis y Dantza-maisus, de Abadino.
A los
Dantza-maisus anteriores habría que añadir a algunos otros dantzari-zaharrak de la Merindad de Durango y en lo que respecta al
folclore del resto de Euskal Herria a otros muchos Dantza-maisus.
Entre
ellos, recordamos a: Betti Betelu. Arrangoitze-Lapurdi; Pierra Elizabe.
Alose-Zuberoa; Cruz Etxeberria Aristegi. Berastegi-Gipuzkoa; Iñaki Gordejuela
Manterola. Donostia-Gipuzkoa; Camille Laborde. Atharratze-Zuberoa, Maurixio
Elizalde. Arizkun. Valle de Baztan-Nafarroa Garaia; Patxi Arrikaberri.
Luzaide-Nafarroa Garaia; Xabier y Patxi Larralde. Arizkun. Valle de
Baztan-Nafarroa Garaia; Pierra Bordazarre, «Etxahun-Iruri». Iruri-Zuberoa;
Pierra Ager Gat. Lakarri-Zuberoa.
Y así
hasta más de cuarenta, cuyos nombres y para no alargar esta relación, no vamos
a incluir aquí.
—1964-IX-29. Consigue el Primer Premio en el Concurso de
Aurresku en Oinate-Gipuzkoa. Organiza: Comisión de fiestas del Ilustrísimo
Ayuntamiento de Oinate. Se presentaron a este concurso los mejores
aurreskularis guipuzcoanos.
—1964. Viaja a Paris a invitación de Philipe Oihanburu,
director de la compañía profesional Ballets
et Choeurs Basques ETORKI, con sede en esa capital francesa entonces, para
actuar durante seis días con su nuevo espectáculo en el “Theatre Champs
Elyssées”.
—1965-IX-7. Consigue el Primer premio en el Concurso de Aurresku en Elorrio-Bizkaia. Organiza:
Ayuntamiento de Elorrio.
![]() |
Sabin Egiguren Apraiz en el concurso de Aurresku en Elorrio |
—1965-66. Acude todas las tardes de los sábados y mañanas de los
domingos, a Ariatza-Muxike (Bizkaia) ante la llamada de la juventud del lugar
para que les enseñase Danza Tradicional vasca.
—1967. Tras varios años de trabajo e investigación en la
Merindad de Durango y junto al importante aprendizaje de pasos y coreografías
realizado con los Maisu-zaharrak más
importantes de la Merindad de Durango, ultima la recogida del ciclo completo
(diez danzas, variante de Garai) conocido con el nombre genérico de Dantzari-Dantza, que por primera vez un
grupo urbano como era Gorantza, asume
el compromiso de presentarlo en público en su totalidad, como durante
generaciones se ha hecho y se continúa haciendo en la Merindad de Durango.
Al mismo
tiempo realiza un trabajo de recogida de coplas relacionadas con la Dantzari-Dantza, consiguiendo un número
importante de ellas.
Así
también recogió la Soka-Dantza
incluyendo aquí las Erregelak.
—1967. Inicia los trabajos para la creación de una Asociación
de Dantzaris, en Bizkaia, que después se
extendería al resto de herrialdes de
Euskal Herria.
Ya en 1968, aprovechando una de las reuniones, convocadas
por él, en los locales de Gorantza
(estamos hablando de la época franquista) expone a los asistentes (unas cien
personas pertenecientes todas ellas a distintos grupos urbanos de danza en
Bizkaia) la necesidad que había de agruparse en una asociación de dantzaris que
pudiera trabajar por los intereses culturales que tenían los grupos de danza
vasca, así como también tratar de resolver sus problemas. Esta idea cuaja
enseguida entre los vizcainos y entre algunos grupos de danzas de Gipuzkoa,
como eran Gorozarri de Eskoriatza y Goizeko izarra de Mutriku. Todos ellos
muy necesitados de esa unión y esfuerzo común para el mejor desarrollo de sus
actividades culturales. Ese mismo año logra reunir a una serie de personas para
formar un grupo de trabajo, entre ellas a: Luis Mari Ansotegi, Iñaki Irigoien y
José Javier Abasolo. Y así es como poco a poco, se va perfilando la estructura
en Bizkaia de lo que hoy es Euskal
Dantzarien Biltzarra (EDB). Esa Junta Directiva (que no está legalmente
establecida) la denominan Asociación de Dantzaris de Bizkaia y Sabin Egiguren
Apraiz es su Presidente.
—1969-VII. Consigue el Primer Premio en Bizkaiko IV. Aurresku Txapelketa (Erregelak) en Garai-Merindad de
Durango-Bizkaia. Organiza: Asociación Gerediaga de la Merindad de Durango. Trofeo:
Excma. Diputación Foral de Bizkaia
—1969. Sale hacia Sara ante la nueva invitación que le hace el
Director de Ballets et Choeurs Basques
ETORKI, para realizar con su compañía una gira de cuatro meses por
distintos países europeos.
—1972. Crea y dirige Euskal
Herriko Lehen Dantza Agerketa Nagusia. Basauri-Bizkaia. Muestra de
folclore, única en su género y que por primera vez se presenta en Euskal
Herria. En ella únicamente participan grupos autóctonos. Ha sido ejemplo y
modelo para otros muchos pueblos y ciudades de Euskal Herria. Desde esta fecha
en adelante este tipo de muestra folclórica se extiende por toda la geografía
vasca.
—1973. Dirige
Euskal Herriko II. Dantza Agerketa
Nagusia. Basauri-Bizkaia.
—1973. Tras dos años de trabajo y por primera vez en Euskal
Herria, monta con Herrikoi, grupo que
él dirigía, con 55 dantzaris, Lantzeko Ijotiak
(Carnaval de Lantz)-Nafarroa Garaia y lo presenta ante unas cinco mil personas,
en Euskal Herriko II. Dantza Agerketa
Nagusia, que graba TV española, causando su presentación un gran impacto.
—1974. Dirige
Euskal Herriko III. Dantza Agerketa
Nagusia. Basauri-Bizkaia.
—1975. Dirige
Euskal Herriko IV. Dantza Agerketa
Nagusia. Basauri-Bizkaia.
—1975. Crea Euskal
jazkeraren I. erakusketa. Basauri-Bizkaia. (Primera exposición de
indumentaria vasca)
—1976. Dirige
Euskal Herriko V. Dantza Agerketa Nagusia.
Basauri-Bizkaia.
—1976. Crea y dirige BERTSOLARIAK.
Basauri-Bizkaia. (Festival de Bertsolaris de los siete Territorios Históricos
de Euskal Herria).
—1977. Dirige
Euskal Herriko VI. Dantza Agerketa
Nagusia. Basauri-Bizkaia.
—1977. Dirige BERTSOLARIAK.
Basauri-Bizkaia. (Festival de Bertsolaris de los siete Territorios Históricos
de Euskal Herria).
—1978. Dirige
Euskal Herriko VII. Dantza Agerketa
Nagusia. Basauri-Bizkaia.
—1978. Dirige BERTSOLARIAK.
Basauri-Bizkaia. (Festival de Bertsolaris de los siete Territorios Históricos
de Euskal Herria).
—1978. Crea y dirige el Festival de Instrumentos de Música y
Danza Tradicional vasca. Bilbao-Bizkaia. (Parque de Atracciones-agosto).
—1979. Dirige
Euskal Herriko VIII. Dantza Agerketa
Nagusia. Basauri-Bizkaia.
—1980. Crea
y dirige Folklor Eguna.
Basauri-Bizkaia.
—1980. Crea
y dirige I. Folklor Eguna.
Bilbao-Bizkaia.
—1981. Dirige Euskal
Herriko IX. Dantza Agerketa Nagusia. Basauri-Bizkaia («Etxahun-Iruri»ri
omenaldia).
—1981. Crea y dirige «Etxahun-Iruri»
eta Zuberoa erakusketa. Basauri-Bizkaia (Muestra de Cultura Tradicional de
Zuberoa. Del 14 al 20 de junio).
—1987. Octubre, 26 al 1 de noviembre. Dirige la organización
del Homenaje al afamado bertsolari Balendin Enbeita Goiria (Balendin Enbeitari Omenaldia), que se realizó bajo el patrocinio
de la Diputación Foral de Bizkaia y del Ayuntamiento de Bilbao.
—1988. Bilbao. En agosto, y a requerimiento del Director del
Teatro Arriga, Luis Iturri, entrega una programación que constaba de 10
representaciones correspondientes a Euskal
Herriaren Tradiziozko Kulturaren Lehenengo Erakustaldia (Primera Muestra de
Cultura Tradicional de Euskal Herria) y que se presentó en el citado Teatro con
una duración de dos horas por representación.
—2000. 17 de junio. Zorionak
Bilbao! Con motivo de la celebración del 700 aniversario de la fundación de
la Villa de Bilbao, se organizan distintos espectáculos, con una duración total
de siete horas.
Sabin
Egiguren Apraiz y a petición del Ayuntamiento de Bilbao y de la Dirección de
Arriaga antzokia se responsabiliza de la organización y dirección del
espectáculo de Danza Tradicional que se celebra delante de la Casa
Consistorial de la Villa con el nombre de Bizkaiko
Agurra y una duración de cuarenta y cinco minutos.
—2000. 7 de octubre. Se celebra por primera vez BILBO DANTZAN. BIZKAI elkartearen euskal
erromeria. Proyecto emblemático de
BIZKAI euskal folklor elkartea y que Sabin Egiguren consigue con el
patrocinio del Ayuntamiento de Bilbao ponerlo en marcha.
Tiene
lugar durante ocho meses al año, todos los primeros sábados de mes, en El
Arenal de Bibao de 17.30 a 21:30h de la noche.
BILBO DANTZAN se convierte en una actividad folclórica, única
en su género. No existe en ningún punto de nuestra geografía vasca, ciudad o
aldea, donde el público en general, ocupe tanto tiempo en la práctica de la
Danza Tradicional, con un programa de auténticas danzas tradicionales.
Hay que
decir también que esta iniciativa desde muy pronto comienza a extenderse otros lugares.
Desde ese
año hasta 2006 se realiza ininterrumpidamente. Reanudándose posteriormente en
2008 pero con menos ediciones al año y la última que se celebra es en 2012.
—2006. Julio. Inicia los trabajos para la realización de un
documental en soporte DVD con el título Berrizko
Folklorea. Dantzari-dantza eta Soka-dantza, que se edita finalmente en
2007.
—2009. Funda la asociación BIZKAI
GETXO con sede en Algorta-Getxo, siendo legalizados sus estatutos con fecha
8 de julio de 2009 y quedando inscrita en el Registro Municipal de Asociaciones
de Getxo el 16 de setiembre de 2009.
El 20 de
octubre de 2009 inicia su primer curso de Danza Tradicional vasca.
—2010. Termina la fotocomposición y digitalización de la obra Luzaideko ddantzak, cuyo autor es Miguel
Angel Sagaseta Ariztegi. La obra consta de 888 páginas. Es un trabajo de
investigación referido al ciclo de danzas conocido por Dantza-Jauziak. Está considerada como la obra más importante que
sobre folclore se han publicado hasta ahora.
—2014. Diciembre, 14. Serie de conferencias organizadas por Euskal Dantzarien Biltzarra de Nafarroa
Garaia. Sabin Egiguren Apraiz participa en esa fecha, bajo el título de “Una
vida para la Danza Tradicional vasca”.
—2015. Noviembre, 14.
Herri Musikare 14. Jardunaldiak. Mintegia Dantza plaza. Sabin Egiguren Apraiz diserta sobre “Por qué
y cuándo se creó BILBO DANTZAN. BIZKAI
elkartearen euskal erromeria”.
—1972/2016. Recogida de pasos y coreografías de la Danza
Tradicional vasca y muestras de Folclore, en cine s/8 y video.
Sabin
Egiguren inicia este trabajo hacia el año 1972, primero en cine s/8, posteriormente
en video VHS, durante muy poco tiempo, seguidamente empieza a grabar en sistema
U-Matic ¾” profesional y a partir del año 2000 en video sistema digital DVCAM
½”.
BIZKAI euskal dantzari taldea
consigue diferentes premios, entre los que destacamos:
1966-VIII-7
Concurso de Dantzari-dantza (Banango)
Gasteiz-Araba
Organiza: Oldarki
Primer Premio
1968
IX Concurso de Danzas vascas
Erandio-Bizkaia
Organiza: Sdad. Ibaimendi artea, OAR
1969
Concurso de Dantzari-dantza (Launango)
Leioa-Bizkaia
Organiza: Comisión de Cultura del
Ayuntamiento de Leioa
1970-X-4
Bizkaiko
Soka-dantza Txapelketa
Iurreta-Merindad de Durango
(Bizkaia)
Organiza: Asociación Gerediaga de la
Merindad de Durango y Asociación de Dantzaris del País vasco.
Primer Premio a la mejor
indumentaria presentada.
En aquel
tiempo BIZKAI dantzari taldea era el
único grupo urbano, es decir, el único que no pertenecía a la Merindad de
Durango y que se presentaba a estas competiciones con los grupos autóctonos de
Durangaldea.
![]() |
El grupo de danza HERRIKOI en San Pedro txiki de Berriz |
1971-VII-11
Bizkaiko
Soka-Dantza Sariketa
Zaldibar. Merindad de Durango
(Bizkaia)
Organiza: Organiza: Asociación
Gerediaga de la Merindad de Durango y Asociación de Dantzaris del País vasco.
Primer Premio. (Soka-dantza)
Primer Premio. (Atzesku-Erregelak)
Por
primera vez y única hasta la fecha, un grupo de danza vasca no oriundo de la
Merindad de Durango gana el Campeonato de Soka-dantza
y además Primer Premio en Atzesku.
También
participó en numerosos festivales folclóricos, entre los que podemos destacar
los siguientes:
1971-X-9/17
Bizkaiko
Baserri Azoka
(Primer Ferial Agrario de Bizkaia)
Recinto de la Feria Internacional de
Muestras de Bilbao.
![]() |
El grupo de danza HERRIKOI en el Ferial Agrario de Bizkaia en 1971 |
Festival
des sept Provinces de
Donibane Lohitzune-Lapurdi, durante varios años al que acudía BIZKAI euskal dantzari taldea en
representación vizcaina.
1972. Euskal Herriko Lehen Agerketa Nagusia. Basauri (Bizkaia)
1973. Euskal Herriko II. Agerketa Nagusia. Basauri (Bizkaia)
1974. Euskal Herriko III. Agerketa Nagusia. Basauri (Bizkaia)
Muestra de Danza Tradicional, en la
que únicamente participaban grupos autóctonos.
1974-VII-7
VIII.
Ezpatadantzari Eguna. Amezuatarren oroimenez
Ereña auzoa. Berriz (Bizkaia)
22-VIII-1976
Herriko
bestak. Atharratze-Zuberoa
BIZKAI presenta Xibandriak. Era este Dantza-Jauzi,
parte del trabajo que sobre los Dantza-Jauziak,
en su variante de Zuberoa, había aprendido con los importantes Dantza-maisuak Etxahun-Iruri y Ager
Gat-Arane.
Tras esta
presentación en Zuberoa, la prensa francesa destacó el hecho de que un grupo de
dantzaris de Bilbao ejecutara este largo Dantza-Jauzi
cuando en Zuberoa no se bailaba por lo menos desde hacía ya cincuenta años.
1977-VII-24
Pierra-Bordazarre.
Etxahun-Iruriri omenaldia
Atharratze-Zuberoa
1978
Debako Euskal jaia
BIZKAI euskal dantzari taldea desde 1976 hasta 1978 solo realiza
algunas actuaciones esporádicas.
![]() |
El grupo HERRIKOI representando Lantzeko Ijotiak en Iborri-Muxika, Bizkaia |
Ya en 1976, van
surgiendo en el seno del grupo ciertas dificultades, tanto por la imposibilidad
de sus integrantes para acudir a las clases de danza, como por la situación
económica extremadamente complicada.
Al no poder continuar con
el trabajo que exigía el mantener un grupo de danza, se da paso a la nueva
actividad que propone Sabin Egiguren
Apraiz.
Es en ese año, cuando nace
en el seno de BIZKAI la primera Dantza Eskola de Danza Tradicional Vasca
de Euskal Herria, dirigida al público en general, con el nombre de Euskal Dantza Herrikoiaren Santutxuko Eskola,
hoy en día conocida como BIZKAI. Euskal
Dantza Tradizionaleko Eskola.