HITZALDIA PORTUGALETEKO FOLKLORE AZOKAN, 2017-06-10
CONFERENCIA EN FOLKLORE AZOKA DE PORTUGALETE, 10-06-2017


Portugaleteko XII. Folklore Azokaren baitan 2017-VI-10erako aurreikusi diren hitzaldien zikloan, Sabin Egiguren Apraiz gutxi gorabehera bi orduz honako gaiari buruz aritu zen: Bizitza euskal dantza tradizionalari emana.
Sabin Egigurenek, oro har, honako hau azaldu zuen: hamar urterekin Bilboko Olaeta Balletetan dantzatzen hasi zela, euskal dantza tradizionaleko zein taldetan hartu zuen parte, Pariseko ETORKIn ere izan zela, irabazitako Aurresku txapeketa batzuei buruz hitz egin zuen eta Gorantza euskal dantza taldea sortu zuen sasoiari buruz ere mintzatu zen. Horri dagokionez, gerora Herrikoi izena hartuko zuela eta, azkenik, BIZKAI euskal folklor elkartea deitu zela esan zuen. Halaber, berak euskal dantza tradizionalari egindako zenbait ekarpenen berri ere eman zuen.


Horrekin lotuta, BIZKAI euskal folklor elkarteak hitzaldi horretara joandako ikasle baten e-maila jaso du. Jarraian berori transkribatzen dugu eta, guri asko gustatzeaz gain, lanean jarraitzeko adorea ematen digu.


"Zuek zoriontzeko idazten dizut.
Portugaleten, Folklore Azokan, hitzaldi oso-osoa eman zenutelako.
Dantzaren historian murgildu gintuzuen, kontakizun oparo bezain entretenigarri eta ondo kontaturiko batekin.
Gertakizunak horrela, ondo jositak, entzun eta gero, euskal dantzaren mundua hobeto ulertzeko gaitasuna eskuratzen da.
Eskerrik asko, beraz, zuen lana eta ahaleginagaz, daukazuena plazaratzeagatik.
Lekuak, ordea, berriro ere, ez zizuen inolaz ere behar eta merezi duzuen begirune minimoa eskaini eta, hala eta guztiz ere, bikain aritu zineten.
Ez dakit egun horretan esandakoa zuen web orrian jartzeko asmoa duzuen (baietz entzutea iruditu zitzaidan aurreko egunean baina…). Baiezkoan nago eta hórrela espero dut.
Neuk eskertuko nuke eskuratzerik izango banu. Holan, inoiz, gure artean euskal dantza zelan zabaltzen hasi zen zalantzarik agertuko balitzait, dokumento horretara jo eta argitu ahalko nuke.
Erreferentzia polita izango litzateke.
Eta, are gehiago, Ane, zuk grabaturiko irudiekin hornituta balitz!.
Esker anintz, berriz ere, zuen lanagatik eta laster arte.

Jon Mikel Benito del Valle"






Dentro del ciclo de conferencias previstas para el día 10-VI-2017 en XII. Folklore Azoka de Portugalete, Sabin Egiguren Apraiz desarrolló el tema Una vida para la danza tradicional vasca, en aproximadamente dos horas.
Expuso, en general, cómo empezó a bailar a la edad de diez años en Ballets Olaeta de Bilbao, de qué grupos de danza tradicional vasca formó parte, su paso por ETORKI de París, algunos campeonatos de Aurresku que ganó, cuando fundó el grupo de danza vasca Gorantza, que posteriormente se llamaría Herrikoi y finalmente BIZKAI euskal folklor elkartea, así como alguna de sus aportaciones a la danza tradicional vasca.


A este respecto, BIZKAI euskal folklor elkartea ha recibido de un alumno, que acudió a dicha conferencia, un email, que transcribimos a continuación, y que a nosotros nos ha agradado mucho y nos anima a seguir en nuestro trabajo.


"Zuek zoriontzeko idazten dizut.
Portugaleten, Folklore Azokan, hitzaldi oso-osoa eman zenutelako.
Dantzaren historian murgildu gintuzuen, kontakizun oparo bezain entretenigarri eta ondo kontaturiko batekin.
Gertakizunak horrela, ondo jositak, entzun eta gero, euskal dantzaren mundua hobeto ulertzeko gaitasuna eskuratzen da.
Eskerrik asko, beraz, zuen lana eta ahaleginagaz, daukazuena plazaratzeagatik.
Lekuak, ordea, berriro ere, ez zizuen inolaz ere behar eta merezi duzuen begirune minimoa eskaini eta, hala eta guztiz ere, bikain aritu zineten.
Ez dakit egun horretan esandakoa zuen web orrian jartzeko asmoa duzuen (baietz entzutea iruditu zitzaidan aurreko egunean baina…). Baiezkoan nago eta hórrela espero dut.
Neuk eskertuko nuke eskuratzerik izango banu. Holan, inoiz, gure artean euskal dantza zelan zabaltzen hasi zen zalantzarik agertuko balitzait, dokumento horretara jo eta argitu ahalko nuke.
Erreferentzia polita izango litzateke.
Eta, are gehiago, Ane, zuk grabaturiko irudiekin hornituta balitz!.
Esker anintz, berriz ere, zuen lanagatik eta laster arte.


Jon Mikel Benito del Valle"








Hurrengo larunbatean, ekainak 10, Sabin Egiguren Apraizek hitzaldi bat emango du Portugaleteko Elai Alai Kultur Elkarteak XII. Folklore Azokan antolatutako hitzaldien programen barnean.
Hemen, “Una vida para la Danza Tradicional Vasca” ri buruz hitz egingo du.
Hitzaldi hau 13:00etan herriko merkatuan egingo da, Orube plazan.





El próximo sábado 10 de junio, Sabin Egiguren Apraiz dará una conferencia dentro de la programación de la XII Folklore Azoka organizado por Elai Alai Kultur Elkartea de Portugalete.
En ella, hablará sobre "Una vida para la Danza Tradicional Vasca".
Dicha conferencia tendrá lugar a las 13:00h en el mercado de la localidad, en la plaza Orube.


Bizkai

Bizkai